Kanpaina honen lehenengo jarduera Gabonen aurreko larunbat honetan egingo da, abenduaren 22ko goizean: elkarteko kideek Andoaingo behekaldean eta azoka inguruan diru-bilketa egingo dute, eta herritarek emandako ekarpen ekonomikoak zuzenean elikagaiak erostera bideratuko dira. Egutegi bat ere eskuratu ahal izango da.
Hurria Sahara elkartea jabetzen da bizi dugun egoera ekonomiko eta sozialaz, eta horregatik aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu andoaindarrei sahararren borrokari laguntzeko egiten duten ahaleginagatik.
Aurtengo janari bilketa kanpainaren berritasuna izango da jasoko diren elikagaien artean glutenik gabeko irina eta makarroiak ere txertatuko direla, errefuxiatu sahararren kanpamentuak munduan proportzionalki zeliakiak jotako pertsona gehien dauden leku bihurtu baitira: haurren % 5 '6ean du zeliakiak eragina, eta glutenik gabeko elikagaiak eskuratzeko aukerarik ez dutenez, osasunean kalte handiak eragiten die.
Elikagaiak biltzeko guneak herriko denda gehienetan egongo dira eskuragarri, eta oporraldiaren ondoren Andoaingo ikastetxeetan ere jasoko dira arroza, pasta, azukrea, atuna, lekaleak....
Elikagaiak biltzeko guneak herriko denda gehienetan egongo dira eskuragarri, eta oporraldiaren ondoren Andoaingo ikastetxeetan ere jasoko dira arroza, pasta, azukrea, atuna, lekaleak....