Janari bilketa geroz eta egoera larriagoan daude saharauientzat

Erabiltzailearen aurpegia Hurria-Sahara 2024ko abe. 16a, 17:08

Artxiboko irudia.

Aurreko urteetan bezala, Hurria Sahara elkarteak elikagai-bilketa kanpaina berri bat jarriko du abian Aljeriako Tindouf eremuko desertuan bizi diren errefuxiatu sahararren alde, "Elikatu itxaropen bat" programaren barruan.

Kanpaina honen lehenengo jarduera larunbat honetan egingo da, abenduak 21eko goizean: elkarteko kideek Andoaingo behekaldean eta azoka inguruan diru-bilketa egingo dute, eta herritarek emandako ekarpen ekonomikoak zuzenean elikagaiak erostera bideratuko dira. Egutegi bat ere eskuratu ahal izango da.

Egoera larria bizi da errefuxiatuen kanpamentuetan: egun bertako biltegietan urte amaierara arte bakarrik dago janaria, iazko azaroan Elikagaien Munduko Programak %30 murriztu baitzuen oinarrizko saskia mundu mailako prezioen igoera dela eta. Programa honen estandarren arabera, pertsonako eta hileko hamasei kilo banatu behar dira (hamabi kilo zereal, bi kilo lekale, litro bat olio, 750 gramo azukre, eta patatak, tipulak, azenarioak...) baina une honetan errefuxiatuen artean hamaika kilo inguru banatzen ari dira.
 
Gai honi buruzko erreportai zabala argitaratu du Berriak. Bertan Saharako Ilargi  Gorriko Presidenteak adierazpen hauek egin ditu: "Stocka amaitu egin da. Pasta aspaldi amaitu zen. Babarrunik ez dago. Garbantzu gutxi. Produktu freskoak ere ez daude. Urritik apenas daukagun arrozik. Dilistarik ere ez dago, gofioa ere ez, eta garagarra oso gutxi. Haragirik eta arrainik, berriz, ez dugu jasotzen aspalditik"
 
Egoera honen aurrean, agintariei eta erakundeei saharar herriarekiko duten erantzukizuna gogoraraziko digu, eta era berean  herritarrei ekarpen solidarioa egitea eskatu nahi diegu, gure elkartasunak lagunduko baitu zuzenean saharauiengana elikagaiak iristea. 

Elikagaiak biltzeko guneak epe laburrean egongo dira eskuragarri herriko denda gehienetan, eta oporraldiaren ondoren Andoaingo ikastetxeetan ere jasoko dira arroza, pasta, azukrea, atuna, lekaleak.... Glutenik gabeko elikagaiak bilduko dira aurten ere.
 
Hurria Sahara elkartea jabetzen azken hilabeteetan herritarrek ekarpen handiak egin dituztela Valentziarako edo eta Elikagai Bankurako,  eta eta horregatik aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu andoaindarrei sahararren bizirauin eta eskubideen alde laguntza emateko egiten duten ahaleginagatik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!