Nola enteratu zinen Andoainen laginak bilduko zirela?
Ama 1: Andoaingo emaginak eman zigun ikerketa honen berri eta animatu egin ginen.
Ama 2: Egia esan, oso profesional ona da eta bere gertutasunak erabakia erraztu zuen.
Zerk bultzatu zaitu lagina ematera?
Ama 1: Pentsatzeak zerbaiterako balioko duela, alde batetik. Eta kuriositate puntu bat, bestetik.
Ama 2: Ikerketa zientifiko baterako gure aportazioa emateak eta, lehen aipatu bezala, kuriositateak.
Noiz arte duzue pentsatuta esnea ematea?
Ama 1: Ez dut ezer planeatu, momentua iristean ikusiko dugu.
Ama 2: Ni esne emailea naiz Donostiako Ospitalean, aurreko amatasunean hiru urtez egon nintzen bularra ematen. Ez dakit.
Eta analisietan esnea kutsatzen dela frogatuko balitz?
Ama 1: Balantza gainean nire esne "kutsatua" edo hauts-esnea jarri beharko nituzke eta orduan saiatu erabakitzen zer den onena.
Ama2: Ziurrenik bularra ematen jarraituko nuke, zer konponduko nuke hauts esnea ematen? Etapa hori bukatzean nik jaten dudan berdina jango du.
Beldur zara errauskailuarekin?
Biak batera: Bai.
Andoainen ondo birziklatzen dela uste duzu?
Ama 1: Ematen du egunetik egunera jendeak gehiago birziklatzen duela.
Ama 2: Oraindik asko dago hobetzeko.
Birziklatzen duzue?
Biak batera: bai.
Zer egingo zenuke daukagun bilketa sistema hobetzeko?
Ama1: zehatz-mehatz ez dakit baina seguru zerbait egin dezakegula.