2019an errefusa asko jaitsi da andoaindarron konpromisoari esker, baita bereziki errefusarentzako edukiontzi gris txipduna ezartzearen ondorioz ere. Datuetan sartuta, errefusean 1.000.000 kg baino gehiagoko jaitsiera eman da, organikoa 500.000 kg inguru igo. Ontzi arinak ia 150.000 kg gehiago gehitu dira eta beste frakzioetan ere igoerak eman dira, oro har. Hala ere, gaikako bilketa ez atzera ez aurrera dabil azken hilabeteetan, %66aren inguruan. Urteko batazbestekoa %64an kokatu da, 2018tik 2019ra 20 puntuko igoera lortuz.
Datu ona izanagatik ere, ezin dugu konformatu. Datu hori hobetu dezakegu, eta %70a erraz gainditu, Andoaingo Itunean jasotako neurriak abian jarri ezkero. Andoain jasangarriago baten alde!