Halaber, 2016ko azaroaren 12an edukiontzi marroiari eman genion ongietorria, beste argazki herritar batekin, pare bat hilabete lehenago ezartzen hasi ziren edukiontzi marroia erabiltzea eskatzeko aldarriarekin.
Bada, urte hauetako eboluzioaren emaitzak argi utzi du lehen geneukan edukiontzi berde irekia zela arazoa eta gaikako bilketa sistema eraginkorra behar-beharrezkoa genuela aurrera egiteko. Emaitzek (%70eko gaikako bilketaren ateetan gaude, %66 inguruan) erakutsi dute hori dela bidea.
Andoaindarrei eskatu nahi diegu jarrai dezatela bide honetan orain ere, emaitzak are gehiago hobetzen eta hondakinak egoki sailkatuz. Guztion onerako da. Ingurumenak, osasunak eta Andoainek eskertuko dizute.