2020a pasata, hondakinen bilketa 2019 urtekoarekin alderatuko dugu. Hasteko, hondakinen sorrera 200.000 kg pasatxoan hazi da; 4,5 milioi kg inguruan kokatuz (2019an ia 4,3 milioi kg izan ziren). Bizi izan genuen etxeko konfinamenduaren ondorioz hazi dela, batez ere, ondorioztatzen dugu.
Organikoa hazi den frakzio nagusiena da, 86.000 kg gehiago jaso baitzen 2020an, 2019arekin alderatuta (zehazki 37.000 kg gehiago merkatarien atez ateko bilketan –ia 250.000 kg gehiago–, eta 49.000 kg inguru gehiago kaleko edukiontzi marroian).
Ontzi arinen bilketa (edukiontzi horia) ere asko hazi zen 2020an, 66.000 kg gehiago gehituz 2019arekiko. 600.000 kg-ra gerturatu zen. Papera-kartoiaren bilketak (edukiontzi urdina) ere, bilketa kontsolidatua izanagatik ere, hazkundea izan zuen (22.000 kg gehiago), batez ere, kartoi komertzialak (14.300 kg gehiago), 600.000 kg gaindituz edukiontzi urdinaren eta kartoi komertzialaren artean. Beiraren bilketa, aldiz, jaitsi egin zen 31.500 kg gutxiago bilduz. Batez ere, ostalaritzak jasan dituen itxieren eraginagatik dela pentsatzen dugu. Halaber, hazkunde txikia izan da sukaldeko olioaren bilketan (252 kg gehiago), baina arropa-bilketan jaitsiera nabarmena eman da, 14.500 kg gutxiago jasota aurreko urtearekin alderatuta.
Gaikako bilketari helduz, bilketa sistema berria 2019ko otsailaren erdialderako martxan jarri zela kontuan hartuta, eta baita COVID-19ren pandemia kontuan hartuta, hazkunde txikitxo bat egon da 2019tik 2020ra (%0,03), %64,09an kokatuz. Urteko azken hilabeteetan, ordea, gaikako bilketak beherakada nabarmena jasan du; %60-62an kokatu da, batazbestekoa lehen %66an kokatu izan denean). Kezkaz ikusten dugu hori. Pandemiak ez du gehiegi lagundu, baina errefusaren irekiera mugagabeak kalte handia egin duela pentsatzen dugu.
Hori guztia zuzendu asmoz, azken hilabeteetan "Andoaingo Ituna" lantzen eta aurkezten egon gatzaie udaleko alderdi politiko ezberdinei, adostasun amankomunetik abiatuta datuak hobetu ditzakegula sinisten dugulako. Horren emaitza da udaleko alderdi politiko guztiek (EHBildu, PSE-EE, EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos) sinatzeko hautua egin dutela. Sinadura ekitaldia herriko egoera epidemiologikoa hobetzean burutuko da.
Asko pozten gaitu horrek. Bide honek bere fruituak emango dituelakoan gaude.