Izan ere Andoaini eragiten dioten ohiko haize boladek erraustegiaren ingurutik etortzen dira. Hori izan zen Ipar Haizea plataformari izena jartzeko arrazoia, eta, zoritxarrez, erraustegia martxan jarri eta bi urtetara frogatuta gelditu da dioxina toxikoak gureraino iritsi direla. Andoain inguruko goroldioetan dioxina maila hogei aldiz handitu dela ere frogatu dute. Honen aurrean, Ipar Haizea plataformatik, gure kezka eta larritasuna nabarmendu nahi dugu. Andoain erraustegiaren kutsaduraren jo puntuan dago. Kezkagarria zaigu ere, sustantzien artean “PFAS” delakoak ere agertu direla. Sustantzia hauek berriak dira, legediak ez ditu kontenplatzen eta zientifikoki oraintxe kezka handia dago hauen inguruan. Maila handian topatu dituzte goroldioetan eta sedimentuetan.
Jakinarazi nahi dugu ikerketa hauen emaitzetan sakontzeko hurrengo egunetan hitzaldi informatiboa antolatuko dugula eta ohiko bideen bidez informatuko dugula.