Eskaera hori Andoaingo Itunean agertzen denetaiko bat da. Bere garaian, Andoainen ordezkaritza duten alderdi guztiek eta zenbait herriko elkartek Ipar Haizeak sustatutako oharrari atxikimendua adierazi zioten.
Modu honetan, hondakinen gaikako bilketa bultzatzeko aurrerapausoa dela deritzogu, frakzio gehiago herriko toki gehiagotan sailkatzeko erraztasunak emango baitira.
Horrek Andoaingo Ituneko puntu garrantzitsuena betetzeko bidean pausu bat gehiago izatea espero dugu, egun (ekaineko datuak) hondakinen % 61,30, soilik, gaika biltzen baitugu herriguneko etxebizitza eta merkatalguneetan. Eta industriaguneetan, aldiz, % 58,51an dago gaikako bilketa. Gogora dezagun, Andoaingo Itunean 2022rako % 70ko gaikako bilketa betetzeko konpromisoa hartzen zela, eta hori ez dela bete. Horregatik, bertan aipatzen den moduan, neurri zuzentzaileak hartu beharko dira. Gure aldetik, eskua luzatu nahi diegu Andoaingo alderdi politiko guztiei bide honetan pauso sendoak emateko. Eta, norabide horretan, Andoaingo Ituneko hurrengo jarraipen bileran proposamen ezberdinak egingo ditugu.
Egin dezagun posible Urretxu, Beasain, Zumarraga, Ordizia, Arrasate edota Bergaran posible dena.
Ikas dezagun ondo egiten dutenengandik, guk ere hobeto egin ahal izateko.