Asko hitz egin da azken urteotan haur parkeak estaltzearen beharraz, eta ados agertu izan gara beti proposamen horrekin. Bestelako lehentasunak zeudela pentsatu izan dugu ordea. Ur hornidura sarean egin beharreko berrikuntzak eta konponketak, adibidez, eta inbertsio horiek parkeak estaltzeko dirurik ez bideratzera behartu gaitu. Aurten ordea gaiari heltzen hasteko aukerak ditugu. Eta egin dugun akordioari esker, Udalak 200.000 euro bideratuko ditu haur parkeak estaltzeko. Diru honekin, parke bat edo bi egin ahal izango den, aukeratzen den parkearen eta honek behar duen irtenbide teknikoaren arabera izango da. Eta hori da hartu behar dugun lehen erabakia. Eta hartu behar dugu diodanean, denon artean hartu beharreko erabakia izango dela esan nahi dut. Zein haur parke estaliko dugu? Zein haur parke estaliko zenuke zuk? Hartuko dugu erabakia denon artean?
Orain, erabaki hori nola hartu zehaztu behar dugu. Modu erraz eta azkar batean, bere botoa eman nahi duten andoaindar guztiek aukera izan dezaten. Eta espero dugu, apirilean zehar ariketa hori egin eta azken erabakia izatea. Beraz, hasi solasean zuen inguruan, hasi pentsatzen zure esku balego zer egingo zenukeen.
Galdera oso zehatza izango baita: “Andoaingo Udalak 200.000 euro bideratuko ditu haur parkeak estaltzeko, zuk zein estaliko zenuke?”.