Olatuz olatu iritsi gara, aurtengo udaberriraino. Eta, hara, iazkoaren pare gaudela esan genezake; nahi eta ezinean. 'Deja vu' modukoan sartuta. Ezingo dugu kalean lau haizetara abestu, ezta besoak altxata "Topa!" oihukatu ere. Birusak, berriro, tratu maltzurra ezarri nahi digu.
Jai Batzordeak zailtasunez beteriko egoera bizi du. Nahi eta ezinean.
Egoera horren aurrean triste egotea aukera bat da, eta ez genuke sentimendu hori satisfakzio faltsu baten azpian estali behar.
Bada, bestalde, gutako bakoitzak egun hauetan adieraz genezakeen keinu bat, keinu txiki bat. Eta hori eskertza da. Zenbat zor diogu Jai Batzordeari? Neurtu daiteke hori? Orain arte egin duten guztiagatik, jaietan bizi izan dugunagatik, Jai Batzordearen alde topa egitea eskatuko nizueke.
Merezi dute.