Etxebesteren postalak: Mimendi

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Ubeda 2022ko abu. 18a, 08:00

Mimendi, Andoain

Etxebizitza multzoak N-1 errepidera itsatsita. Ez dago tarterik. Mimendi 12 eta 14 artean, edo 18 eta 20 artean. Faktoria irratsaioa, astelehen buruzuri batean. Edo Teleberri bat. Filtrorik gabe, zuzenean. Gerturatu diezaiogun ikus-entzuleari isiltasunik gabeko egunerokoa. Urte luzez, hamarkada luzez bertako bizilagunek pairatzen dutena. Kutsadura bikoitza, ingurumen mailakoa eta zaratari dagokiona.  “Nola arraio bizi zaitezkete horrela?”. Erredakzio mahaian, prestaketa lanetan ibili diren kazetariak eztabaidan ari dira. Hori galdetzea fuerte samarra da? Zeharbideak topatu nahian dabiltza.

Brain storming.

Zein usain du arropak, lehortu berritan? Egun osoan eguzkiak bete-betean jo eta gauez etxea frexkatu ahal izateko zenbateraino igo behar da telebistaren bolumena? Maitaleek elkarri xuxurlatzeari utzi zioten?

Etxebizitzen eta lau errailetako autobidearen artean ez dago errealitate gordina biguntzeko tarterik. 

2/5

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!