Etxebesteren postalak: Agustin Leitza kalea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Ubeda 2022ko abu. 19a, 08:00

Agustin Leitza kalea, Andoain

Frutadendan agertu zen afitxa irakurtzea eskertzekoa da, zehaztasuna mugara eraman nahi dugun Ticket bai garaiotan. Lana, zaintza, etxeko lanak… zorrotz eta estu heltzen diogu egunerokoari. Gutako askok nekez idatziko genuke horrelakorik. Ekar dezagun malgutasuna erdigunera! Gora zalantza! Gora zehaztasun milimetrikorik gabeko mezuak!

Slow down.

Duela hogeita bost urte egindako bidaia etorri zait burura. “Cuba va”, behin baino gehiagotan entzun genuen esaera. Oporretan gaude. Bi aste, hiru aste. Lasai hartu, eta ez zaitez kezkatu. Eguneroko gurpil zoroan sartuta, denok ere hobe genuke abiadura pittin bat jaistea. Pixka bat gehiago, posible bada.

3/5

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!