Etxebesteren postalak: Rikardo Arregi kalea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Ubeda 2022ko abu. 20a, 08:00

Rikardo Arregi kalea, Andoain

Kalean gora edo behera doanarentzat eraikin arrunta da. Etxebizitzaren atzealdea da ikusten duguna, eta haietara sartzeko eskilaren egitura barroko samarra. Ekainera joan zait gogoa. Ikasturte amaierako bilera-gelan, bost urteko semearen andereñoa hizketan ari zaigu. Ezin dut begirada leihotik kendu. Ikusten dudana ezezaguna zait. Arreta ere galdu dut tarteka, entzumenari baino gehiago begiradari erreparatu diodalako. Iraganera bidaia egitearen parekoa da begien aurrean ditudan etxebizitzei, bizilagunei eta baratzei begira egotea. Ez nuen halakorik topatzea espero.

Something good this way comes.

Mimendi Alde etxearen eta Aita Larramendi ikastolaren artean dago Mimendi Ondo. Eskileretara gerturatu naiz eta bertan topatu dut Xato. Maritxu amarekin hizketan ari da. Egur bereko ezpalak, ama eta semea. Ikasturte amaierako bilera hura aipatzen amaitu aurretik, baratzeak ikustera eraman nau Xatok. Abegikor. Baratzean, garaian garaiko barazkiak eta landareak. Bada lana, ongi landutako soroan beti bada lana. Ni bezalako kalekume batentzat edertasun handikoa da dena. Maritxuren belaunaldiko gehienentzat bada paradisuaren pareko zerua. Izatekotan, Mimendi Ondon ikusitakoaren oso antzekoa izango da.

4/5

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!