Andoain-Orio-Andoain
Andoainen esnatu eta oheratu, baina tarteka herritik atera gara. Uda hasieran, adibidez. Azken postala da, lehena izan zitekeen arren.
“Ezaren gudaz baietza sortuz”, Izarren hautsa kantuaren pasarteetakoa da. Munduari begiratzeko talaia honetatik, haurrak gure artean daudenetik, esaldi horrek beste zentzu bat hartzen du. Hamaika bider ahoskatutako “ez” hori baiezkoan amaitzen dela aitortuko dizute hamar gurasoetatik bederatzik.
Right now.
Ekainak 17. 21:43. Orio. Afaldu dute, eta berriro uretan sartzeko gogoz daude. Ezaren guda galtzen hasi gara, belardian eserita gaudela. Enegarrenean baiezkoa gailendu eta uretan murgildu dira. Udako solstizioa gurean aurreratu egin zen. Lau egunez, zehazki. Uda ez da amaitu, baina ausartuko naiz esatera: Uda honetako gau majikoena horixe izan zen. Gozamena, haurrak horrela ikustea.
Arrazoi zuten.
5/5