Sutea iradokitzen digun usaina sartu zaigu logelako leihotik. Jaiki, Belabi aldera begira jarri eta sua ikusi dut. 943 300 819 telefono zenbakira deitu dut. Komunikatzen ari da. Kaleko arroparekin jantzi eta berehala jaitsi naiz. Kea ikusten zen Zumea plazatik Belabira igotzeko eskilaratan.
Sutera iritsi eta zortzi lagun izango ziren bertan. Gehienak goizean goiz lanean dabiltzanak. Martxan jarri naiz.
“Ez ni grabatu, lanean ari naiz eta nahiko daukat horrekin”, adierazi dit udaltzaingo batek.
“Barkatu, baina neu ere lanean ari naiz”, erantzun diot.
Hortxe bukatu da solasaldia.
Lanean jarraitu dugu, bakoitza bere zereginean.