[Etxebesteren postalak]

Eskatzen hasita (1)

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Ubeda 2023ko api. 6a, 14:29

Andoainen esnatu naiz. Bart iluntzean, Tolosatik etorrita, aparkalekua bete samar zegoen. Aurreko urteetan, sasoi honetan, ia-ia hutsa izaten zenean. Gogora etorri zait egun hauetan bati baino gehiagori ostiralean irtetekoa zela entzun diodala.

Egun hauetan herrian geratuko naiz. Eta, udan egin bezala, Etxebesteren postalak idazteari ekin diot. Oraingoan, ordea, eskean ariko naiz.

Eskatzen hasita (1):

Gabonak eta Olentzeroren etorrera baino gertuago daude Udal hauteskundeak. Eskatzen hasita, eserleku berriak –eta erosoak, ezin bestela– jarriko nituzke Bastero Kulturguneko auditorioan, egunotan alderdi eta erakunde ezberdinek eskuorriak-diptikoak-triptikoak-aldizkariak ekoizten aritu diren arintasun berdinarekin.

Sinatuta: Asteleheneko azken zinema saiora joateko ohitura dugun azken mohikanoak.

Hartzailea: Hauteskundeen emaitzen ondorioz agintean ariko den gobernu talde berria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!