Ertz ugari ditu, auzia itxi gabe dago. Gaurko argazkiari erreparatuta, ironia erabili genezake Aiztondo kalearen amaieran eta Martin Ugalde kalearen hasieran aurki daitekeen panoramaren aurrean. Ertzak nonahi, eta behin betiko geratu diren behin behineko itxiturak. Herdoilduta, edonor zauritzeko modukoa.
Izaera sozialeko etxebizitza-multzoa eraiki zuten. Baina bukatu gabe geratu da eremu hori. Eraikin berrienak, errepidea, eraikin zaharragoa bestaldean eta iraganean hortxe zeuden lurrazpiko garaje eta lokalak. Interes eta jabego ugari daude tartean. Eta bada galdera bat airean, klase sozialari loturikoa. Auzo aberatsago batean horrelakorik onartuko litzateke?
Eskatzen hasita (3)
Dagoeneko badakigu alkategai guztiek bere burua progresistatzat hartzen dutela. Beraz, gai honetan erakunde eta jabego ezberdinen aurrean gidaritza lana hartzea eskatuko diegu. Utzikeriak jotako gune zatar eta arriskutsuari konponbidea ematen hasteko.