Zuhaitzez osaturiko plaza gutxi dago Andoainen. Bekoplaza eder-ederra da. Urte osoan egun hauen zain dago, babesa eta aterpe emateko. Jaietan txosnagune bilakatuta, zeinen zatar dagoen plastikoz josita. Ingurumenaren ikuspegitik, ez da batere eraikitzailea panorama.
Mezu iraultzaileak zabaltzen dituzten erakundeak erabilitako plastiko kopuruaren arabera neurtu behar ditugu? Hori da adierazi nahi zaiguna?
Neure buruari egindako galderak ez dira hor geratzen. Plastiko plastada bat iruditu zaidan bakarra naiz? Hainbeste zahartu naiz?
Maiatzaren 3an, otoi, txukun samar dauden plastikoak hurrengo baterako gorde. Berrerabili. Eta hondatuta daudenak, gertu-gertu dagoen edukiontzi horira bota. Ez ditzagula Leitzaran ibaian behera ikusi.