Auzoan bertan du Jai Batzordeak DJa, disko jartzaile bikaina. Gaurkoan saio bikaina eskaini du Aritz Agirrek. DJ Ezekiel du izen artistikoa, eta musikaz eta ekitaldiak girotzeaz erakustaldia egin du auzotarren aurrean. Vermouth saioa estrainekoz antolatu du, Jai Batzordeak. Eta trasteak etxetik jaitsi eta Espigoira oinez iritsi da DJ Ezekiel. Nekez irudika daiteke ekimen berri batentzat gaurkoa baina hasiera hobeagorik. Dozenaka lagun elkartu da. Eguraldia ere bikaina. Eta emaitza, ikusgarria: KM0 saio itzela.
Edan ase arte. Vermutha agortu arte. Eta bitartean musika entzun dugu, hankak eta gorputza mugitu ditugu. Tarteka abestu ere bai. Lagunartean, giro atseginean, eman dugu eguerdia. Datorren urtean errepikatzeko moduko ekitaldia izan da.
Gogoan iltzaturik geratu zaizkigun hainbat kantu: