Urteak igarota ere, Nereak arrasto sakona utzi baitzuen Andoainen.
Igande eguerdian, lasterketa amaituta, gogoan hartu zuten Nerea. Armando aita, Manoli ama eta Ainhoa ahizpa gaztea hunkituta igo ziren taula gainera.
Ez zuten hutsik egiten bikotekako lasterketan
Armando eta Nerea aita-alaba hutsik egiten ez zuen bikoteetakoa zen. Beste guztiekin batera irteten ziren lasterka, eta denen pare korrika ibiltzen ziren kalean gora eta behera. Ibilbidean zehar txalo zaparrada jasotzen zuten, txalo bakoitza aitortza eta omenaldi modukoa izanik.
Garun paralisia zuen Andoaingo gaztetxoak. 14 urte zituela, 2021eko martxoaren 4an zendu zen. Haren heriotzak eragin handia izan zuen udalerrian. Zumeatarrari esker, gogoan izaten jarraituko dute herritarrek, hurrengo urteetan.