Ordu eta erdi luzean entzundakoak entzunda, haserrea gailendu zela ondorioztatu nuen. Bereziki, Lainez sozialisten bozeramailearen berbaldiak eragindakoa. Haserrealdiaren sorburua 56. minutuan aurki daiteke. Hortxe piztu zen metxa, alkate ohiak Podemosek eta EAJ-PNVk EH Bildurekin sinatutako akordioak baloratzeari ekin zionean. "Iparragirre jauna, gerora EH Bilduk eta EAJk sinatu dutena ezagututa, ez dugu oso argi non geratu den zuek sinatutako akordioa". Eta segundu batzuk aurrerago, Goenagari: "EH Bilduk eta EAJ-PNVk sinatu duten akordioari buruz, antzekoa gertatzen zaigu, iragartzen duten akordioaren lehen partida dagoeneko EH Bilduren lehen zirriborroan ageri zen". Sozialistak kritikatzeko duen estilo hori, bi alderdi horiek Alvarezekin lorturiko akordioak gutxiesten dituena, ulergaitza zait niri. Ezaguna denean Lainezen alderdiak, PSOEk, Espainiako Kongresuan akordio zehatz ugari negoziatu eta iragartzen dituela EAJ-PNVrekin, EH Bildurekin, ERCrekin...
Etxebizitza Mahaian sakontzea eta eskola publikoaren alde ekitea, hori da Podemosek negozioazioari atera dion etekina.
Zazpi orrialdeko akordioa sinatu dute EH Bilduk eta EAJ-PNVk. Tartean, urte anitzeko inbertsioen zerrenda. Ez dira hitz hutsak akordioan jasotakoak.
EH Bilduri aurre egitea, argudio eztabaidagarriekin bada ere, gidoian sar daiteke. Baina gainerako alderdiak haserrarazteko taktika hori zertara datorren ez dut ondo ulertzen.