Andoainen sortu eta bizi izandakoa, lau familiakide ziren etxean eta dagoeneko laurak hilak dira. Ez da ohikoa hori, zorigaiztoko salbuespena da gurean. Xabier anaia mendizalearen heriotzak arrasto sakona utzi zuen bere garaikideen artean, hogeita hamar urte atzera. Aurreko neguan hil ziren Mikel aita eta Arantxa ama. Haien heriotz-oharren harira trukatu genituen azken mezuak. Oñatin familia osatu eta, egun, bertan bizi zen Gurutze. Abuztuan utzi gintuen eta, bat-batean, gogora etorri zitzaizkidan Leioako unibertsitatera egindako joan-etorriak. Andoaindarron artean bego Gurutze adiskidea.