Iberdrola

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Ubeda 2024ko ira. 20a, 07:08

Energia-enpresa ezaguna da Bertxin Xtrem lasterketaren babeslea. Ura eta mendia denonak dira, bai, baina haren jabetzakoak dira ustiapena egiteko instalakuntzak.

Inplikazio handia erakutsi dute, egunotan: ingurunea garbi-garbi eta txukun-txukun utzi zuten, probaren bezperatan; sari banaketa ekitaldira ere hainbat ordezkari hurbildu ziren; eta, gainera, grabaketak egiteko lantaldea aritu zen lanean. Eskuzabaltasuna aipatzekoa da, baina ezin aipatu gabe utzi ia-ia guztion energia-kontsumoaren ondorioz lortzen dituzten irabazi neurrigabeak: Iberdrolak 4.134 milioi euroko irabaziak izan ditu 2024ko lehen seihilekoan, eta irabazi garbiak bikoiztea espero du urte amaieran. Jardunbide horrek, berdetik baino, lizunetik du gehiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!