Erorikoak, kolpe txarrak eta jauzi arduragabeak arrisku bizikoak dira harriz inguratutako eremuetan. Itzala bilatzea, ur hotzetan bainua hartzea eta arratsalde atsegina igarotzea aukera aproposa da, bero handiko egunetan. Aisialdia, ordea, ardurarekin uztartu beharra dago. Erantzukizunez jokatu beharra dago, ezustekoak saihestu nahi badira.
Erantzukizuna harago eraman behar da: naturagunean zaindu behar dira eta, nola ez, eramandakoa (plastikoa, kristala, brikak…) bueltan ekarri behar da eta dagokion edukiontzira bota.
Zuhur jokatu, konfiantza uxatuz
Paisaiak eta ur-putzuen kokapenak betikoak dira baina haien ur azpian ezkutatzen dena guztiz aldakorra da. Korronteak, euriteak… lur mugimendu handiak izaten dira ur azpian eta, ondorioz, urtetik urtera, ur-putzu horien sakonera aldatu egiten da. Kasu batzuetan, nabarmen, gainera. Beraz, adi ibili beharra dago atzeraezinak izan daitezkeen lesioak saihestuz.