Kolaborazio horri esker, gure telebista publiko den EiTBn burutu ezin izan dugun erraustegiaren inguruko eztabaida egin ahal izan dugu azkenean. Telebista programaren izena “Zuzenean Zure Esku” da, eta pasa den ostegunean, otsailak 14, arratsaldeko 19:15etan hasi eta ia ordubeteko iraupena izan zuen. Alabaina, hori eskaini behar izan genion denbora tartearen zatitxo bat baino ez ez zen izan, telebista saioaren izenburuak ongi dioen moduan, prestaketaren zati bat guk geuk prestatu behar izan genuelako. Hilabeteetako lana izan da, Kanalduderen laguntzarekin betiere egin duguna.
Grabaketa egunaren aurretik bi deialdi burutu genituen erraustegiaren aldeko Andoaingo EAJ-PNV, PSE-EE eta Biodonostiari parte hartzea eskatuz. Hori baitzen helburua, saioan aniztasuna bermatzea. Hala ere, zoritxarrez ez zen posible izan eta aipatutako solaskide horiek ez zuten parte hartu nahi izan. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.Grabaketa egunaren aurretik Andoaingo kaleetan kale inkesta egin genuen, erraustegiaren inguruan jendeari beren iritzia galdetzeko. Erantzuna: guztiak aurka agertu ziren, baita kameratik kanpo iritzia eman nahi izan zutenak ere. Ez genuen aldeko inor aurkitu, saiatu baginen ere, eta herria alderik alde zeharkatu genuen arren. Adierazgarria, oso.Solasaldiaren grabaketa Urigain kultur etxeko areto nagusian egin genuen.
Grabaketa ordua berehala ailegatu zen, ordea, eta hizlariak bertan zeuden, baita publikoa ere, Km 0 pintxo-pote goxoaz gozatu ondotik.Hizlariak GHKko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandieta, Joxe Mari Irazusta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kidea, Xabier Mitxelena OEIT-GEISko medikua, GuraSOSeko Joseba Belaustegi, eta Ipar Haizea plataformako Elisa Alonso (aurkezle nagusia), Julen Begiristain (publikoko aurkezlea) eta ni neu (hizlaria) izan ginen.
Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartzaile guztiei, gerturatu zirenei eta baita Kanaldudeko lantaldeari ere.Saioaren bideoa ikusgai dago edonorentzat jada Kanaldude Nahieran gunean.
Bestalde, eta gaiarekin lotura duenez, GuraSOSek manifestazioa antolatu du larunbat honetarako (otsailak 23) Arratsaldeko 17:00etan Donostiako Antiguoko tuneletik hasita, “ADOSTASUNARI esan BAIETZ!” lemapean, manifestazioa antolatu du, hondakinen kudeaketan adostasunaren aldarria eginez.