Ordutegietan (hauek zehaztu eta jartzearen konpetentzia Gipuzkoako Foru Aldundiarena da), aldaketa handiak egin zituzten herritarron iritzia kontuan hartu gabe eta egun batetik bestera komunikazio falta handiarekin eta erabiltzaileon haserrearekin.
Orduan hasi ziren jendearen kexak eta erreklamazioak: lehen 15 minutuko maiztasuna zegoela eta orain 30 minutu ingurukoa, bi autobus batera solapatzen zirela ordu berean leku berera joateko, ordutegiak ez zirela beharretara ongi egokitzen…
Herritarren presio eta kexen ondorioz, nahiz eta denbora asko kostatu erreakzionatzen, Andoaingo alkate Maider Lainezek bilera batzuk burutu zituen mugikortasun departamenduarekin, nahiz eta bistan denez, ez zuen ezertxo ere lortu.
Irailerako aldaketak iragarri zituzten eskualdeko herritarren haserrearen ondorioz, baina Andoainen soilik BU05 eta BU06 lineetan irteera orduak aldatu zituzten, nahiz eta BU07 linean 30 minuturoko maiztasuna hitz eman zuten Diputaziotik eta "arazoak konponduko zirela", baina ez zuten egin. Herritarren haserreak aurrera jarraitu zuen eta berriz ere presioaren eraginez, alkateak bilera eskatu zuen berriro mugikortasuneko arduradunekin. Baina puntu hori izan da dugun azken berria, ustez berak planteaturiko neurrietan aurrerapausoak ez baitira eman ere egin.
Baina irailean herritarren haserrea hain zein handia, nolabait bideratzeko beharra ikusi nuela. Irailetik urtarrilera arte 192 pertsonarekin "elkarrizketak" egin nituen zerbitzuarekin kexen eta iradokizunen inguruan. Horiek entzunda, pare bat alternatiba landu nituen autobus zerbitzuaren egoera hobetzeko asmoz. Gerora, sinadura bilketa hasi zen zenbait komertziotan eta ondoren baita autobus geltokietan ere, guztira 1056 bildu zirelarik eta hemendik eskerrak eman autobus zerbitzu duinaren alde egin zuten guztiei.
Proposamenak eta sinadura bilketaren berri Andoaingo alderdi guztiei eman zitzaien, baita Diputazioko Mugikortasun departamenduari ere, otsaila-martxoan. Alkateak bilera eskaera egin zidan horren berri jakiteko eta bertan, eta aurrez udaleko beste zenbait alderditako zenbait zinegotzik egin moduan, sinatu egin zuen.
Aurrerago, bilera eskaera egin nuen mugikortasun zuzendariarekin biltzeko (kexak eta proposamenak helarazteko) eta hasiera batean apirilaren 6an jarri bazen ere, azkenean ekainaren 2an burutu zen. Bilera horren aurreko astean, sorpresaz hartu nuen alkatea eta mugikortasun zuzendariak hobekuntza batzuk iragarri zituztela autobus zerbitzuan Andoainerako (15/20 minuturo busa herriko behealdetik Donostiara, BU07 astean zehar goizetan 30 minuturo…) eta argazkia atera zutela Andoainen, kontuan hartuta herritarron esfortzu eta insistentzia izan dela neurri horiek hartzearen arrazoia.
Nahiz eta egungo bus zerbitzuarekin alderatuta hobekuntza bat suposatzen duen, ez dira nahikoa eta lanean jarraituko dut uda ostean, aurrera begira hobekuntza gehiago egin ditzaten autobus zerbitzuan.