Burutik kendu ezinean nago Mila joan zaigun kontua. Burutik ezin joan, bihotzean barruan dudalako. Bizitzaren kolpe gogor horietako bat izan da Milaren joana, inorentzat baino gehiago etxekoentzat dudarik gabe eta, aldi berean, bere ingurune oso zabalarentzat.
Ez genuen hitzekin adierazten zuen horietakoa gure Mila, bere adierazpenak sukaldean egindako jakiekin egiteko ahalmena zuen. Zenbat lagun goxatu gaituen eltze artean egindako jakiekin. Berak egindako kroketak, krema katalana, txipiroiak plantxan, Patxine entsalada, limoizko tarta, pantxineta, sagar tarta, tripakiak… Baina puntakoetan puntakoena, gazta tarta, nik inon jan dudan gazta tartarik onena, ahoan sartu eta leun leuna… Afaltzean beteka jo arren, beti zegoen lekua Milak egindako gazta tartarentzat, aparta. Baditugu kanpoko lagunak, urrutikoak, hona etortzen direnean, Milaren gazta tarta jan gabe etxera bueltatu ezin dutenak… Zenbat goxotasun. Nola eginda ote zegoen galdetu ezkero: “Buenooo, erreza…” di-da errezeta ematen zuen. Zenbat gozatu dugun berak egindako jakiekin.
Goxotasun asko banatu bazuen ere, gogorkeritik bazuen Milak, tartekako purrustak ondorengo goxotasunakin tapatzen zituen.
Buruko datu basea berriz fresko izaten zuen, akordatzen zen beti zenek zer genuen gustuko, eta nola eginda gustatzen zitzaigun, eta ezustean sorpresan harrapatzen gintuen. Etxean egotea bezala. Beti korrika, hori da bera akorduan izango dudan bestea, kalian gora kalian bera, aidedios…, han dijua Mila… Ibili zalea zen, eta titakoa, nerbiokoa. Joan da gure ondotik, baina ikaragarri utzita joan zaigu, goxotasun asko zabalduta. Nik hemendik agur goxo bat eskaini nahi diot, akorduan gurekin izango da luze. Beti gurekin Mila.