Joan den ekainaren 14an Asteasuko Kultur Etxean odol bilketa egin zen eta 52 lagun inguratu zen odola emateko asmoarekin.
2006an egin zen azken zentsuan azaldutako datuak oinarrian hartuta, Asteasun, 1438 biztanleetatik 928 izan daitezke (adina kontuan izanda) odol emaile. Hauetatik 2009an 138 odol bilketa izan ziren orotara, hau da, %15ak eman zuen odola. Euskal Herriko datuak erreferentzi, dezente handia kopurua, baina hala ere inoiz ez nahikoa.
Odola gorputzaren ehun likido bat da, dituen giza zelulak artifizialki sortu ahal dituen teknologiarik ez dago oraindik: globulu gorriak (eritrozitoak), globulu zuriak (leukozitoak) edo plaketak. Gizadiak, gizon emakumeok banan bana ematen dugun odola da oraingoz, odola behar duenak jasotzeko modu bakarra.
Gorputzak berak, odol falta duela sumatzen duenean, berria sortzeari ekiten dio. Hori da odola ematen den bakoitzean gertatzen dena.
Bakoitzari sorrarazten dion gozamen pertsonalaz gain, badirudi frogatuta dagoela, odol emaile diren pertsonek, arazo kardiobaskularrak izateko arriskua gutxitzen dutela.
Zuk odol ematea beste gizakientzat garrantzi handikoa izateaz gain, bide batez, odola ematen den bakoitzean, medikuak egindako analisi sakon eta zehatza egiteko aukera polita izaten dugu: tentsioaren kontrola, anemia, infekzioak…
Eta hau dena horrela, Asteasun urtean hiru aldiz odola emateko aukera izaten dugu. Etorri, medikuarekin hizketalditxoa egin, tentsioa hartu eta etzanda jarriz, ziztada txiki batekin onura hauek denak lortu ahal izango dituzu. Ondoren meriendatxoa egiteko aukera ere izaten da.
Ea ba portzentaje hauek pixkanaka-pixkanaka puzten joaten garen.