Paperean dena jar daiteke, paper zuriak guztia jasaten du eta. Beste kontu bat da paperean jarritako hori betetzera joaten garenean, asko-askotan konturatu ohi garela paper zurian idatzitakoa ezinezkoa dela errealitatera eramatea.
Hori gertatu da Gazumeko parke eolikoarekin. 2002an, horrela ahalbideratuta zegoen Eusko Jaurlaritzak, Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala onartu zuen. Bertan Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoak ezarri ziren, kokaleku eoliko egokienak identifikatu, hautatu eta EAEko Lurralde Antolamenduan integratuz. Plan honetan aurreikusi zen, besteak beste, 2005erako gutxienez 175 MW-eko potentzia izatea eta urtean eolikodun jatorriko energia 437.500 MWh ekoiztea. Kontua da paperean jarritakoagatik, denbora nagusi, 2007. urtea gainean izanik helburu hori ez dela bete.
2002an egin zen Plan hura, bere garaian dagoeneko bideragarria ez zela agertu zen, eta berraztertze bat eskatu, gaur oraindik ere egin gabe dagoena.
Hala ere Planak, administrazioaren bultzakadarekin aurrera jo du eta 2007ko ekainaren 22an Eusko Jaurlaritzak Gazumeko parke eolikoaren administrazio baimena eskaera egiteko epea zabaldu zuen.
Hortik aurrera kontua bizkor joan da, baina herri mugimendua, zenbait Udal eta Gipuzkoako Foru Aldundia ez dira isilik gelditu eta liskar handirik gabe, Gazume parke eolikoa burugabekeria dela azaldu du eta paperean jarria bideragarria ez dela baieztatu da.
Honi eskerrak, konturatu dira 2002an paperean jarri zen hori ez dela bideragarria eta oraingoz Gazumen parke eolikoa instalatzeko proiektua gelditu egin da.
Hala ere ez da behin betikoa, beraz, energia berriztagarrien alde egon arren, nonahi eta nolanahi nahi ez dugunok, argi ibili beharrean gara: Gazumeko mendilerroa oraindik ere ez baitago libre parke eoliko bihurtua izateko.