La Salle Berrozpek Haur Hezkuntzaren jaia ospatuko du abenduaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Berrozpe

Festara joan nahi duen familiek izena eman behar dute ikastetxean 943 59 05 57 telefonora deituz edo lsbandoain@lasalleberrozpe.com helbide elektronikora idatziz. Doakoa da.

2018an jaiotako haurrentzat eta haien familientzat zuzendutako jaia da abenduaren 14an ospatuko dena. Ekitaldia 11:00etan hasiko da. Bertaratuek aukera izango dute Haur Hezkuntzako ikastetxearen metodologia eta aurtengo udan zaharberritutako instalazio berriak ezagutzeko.

11:30ean La Salleko ikasleen emanaldiak izango dira, eta ekitaldiari amaiera bikaina emateko, 12:00etan, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioa etorriko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!