Haur txikien elikadura funtsezkoa da haien garapenari begira, batez ere adin goiztiarrenetan. Hala ere, batzuetan zaila izaten da haientzako hamaiketako eta askari osasungarriak prestatzea. Horregatik antolatu du La Salle Berrozpek 2019an jaiotako haurrentzako sukaldaritza osasungarri eta dibertigarriari buruzko onlineko jardunaldia.
Tailer honetan, Carola Téllez dietistak, Nutrieskolaren instalazioetatik, ezagutzera emango ditu zein diren hamaiketako eta askarietarako aukerarik gomendagarrienak eta zein aukera hobe saihestu. Carola Téllezek gozoak, osasungarriak eta prestatzeko errazak diren ideiak partekatuko ditu bertaratutakoekin. Amaitzeko, galleta gozo eta osasungarrien adibide batzuk erakutsiko dizkigu, eta horiek nola prestatu. Gainera, gaiaren inguruko zalantza guztiak argituko ditu, tailerraren ondoren egingo den mahai-inguruan.
Interesatuta dauden guztiek izena eman dezakete www.lasalleberrozpe.eus webgunearen bidez edo 943 590 557 telefonoaren bidez. Behin izena emandakoan, mezu elektroniko bat jasoko dute, onlineko plataformara sartzeko helbidearekin.