La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2020an jaiotako haurren familientzako jardunaldiarekin burutuko du larunbatean «Minifestu» ekimena, hezkuntzan egin duen eraldaketa erakusteko

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Berrozpe 2022ko urt. 10a, 12:01

Abenduaren 20an ekin zion La Salle Berrozpe Ikastetxeak «Minifestu» izeneko kanpainari. Miniaturazko manifestuak ikastetxeko 3 urteko haurrak ditu protagonista, eta, bertan, sinbolikoki kartelak itsatsi zituzten, hezkuntzan eraldaketa behar dela aldarrikatzeko. 

La Salle Berrozpen —eta La Salle ikastetxeetan, orokorrean—, besteak beste, ITB (Ikaskuntza Testuinguru Berria) hezkuntza-proiektuaren bidez gauzatu dute hezkuntzako eraldaketa hori.

Ekimena datorren larunbatean —urtarrilak 15— amaituko dute, 11:00etan, «Minifestu» jardunaldiarekin. Bertan, psikomotrizitatea eta sormena lantzeko tailer ezberdinak antolatuko dituzte, 2020an jaiotako haurrentzat eta horien familientzat. Tailerretan parte hartzeaz gain, ikastetxeko irakasleak, instalazioak eta hezkuntza eraldatzea xede duen metodologia zein hezkuntza bizitzeko modu berritzailea ere ezagutuko dituzte familiek.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, 943 590 557 telefonora deituta, www.lasalleberrozpe.eus webgunearen bidez edo mailez  lsbandoain@lasalleberrozpe.eus. COVID-19aren aurka indarrean dauden prebentzio-neurri guztiak hartuko dira. Gehieneko partaide-kopurua bete arte egongo da izena emateko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!