La Salle Berrozpek hiru ikastaro emango ditu langabeentzat eta hogei inguru jarduneko langileentzat otsailean eta martxoan

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Berrozpe 2023ko ots. 7a, 10:07

La Salle Berrozpe ikastetxeak otsailean eta martxoan hiru ikastaro emango ditu langabeentzat eta beste 21 jardunean diren langabeentzat bereziki, Lanbideren bidez. Ikastaro guztiek % 100eko dirulaguntza dute.

Alde batetik, laneratzeko prestakuntza nahi duten inguruko langabeen zerbitzuan jarri da ikastetxea, kalitateko prestakuntza jasotzeko beharrezko baliabide pertsonalak eta materialak haien eskura jarriz. Ikastaro horietan parte hartu nahi duten guztiak LANBIDEren edozein bulegotara joan daitezke, aurretiko izen-ematea egitera. Ikastaro horiek % 100eko dirulaguntza dute.

Langileentzako ikastaroak

Beste aldetik, ikastetxeak 21 ikastaro eskainiko ditu jardunean diren langileentzat bereziki, horiek ere Lanbidek % 100ean diruz lagunduta. Langileak trebatzen jarraitu nahi duten enpresen esanetara ere jarri da La Salle Berrozpe, eta kalitateko prestakuntza jasotzeko beharrezko baliabide pertsonal eta materialak jarri ditu haien eskura.

Honekin batera doa La Salle Berrozpen langileentzat prestatu dugun ikastaroen programazioa, LANBIDEren 2023ko deialdiaren barruan enpresen zein langileen beharrei erantzuteko osatu duguna. Zehazki, hiru lanbide-familiatako 21 ikastaro eskaintzen dira: elektrizitatearen eta elektronikaren inguruko 5 ikastaro, fabrikazio mekanikoaren inguruko 11 ikastaro, eta administrazioaren eta gestioaren inguruko 4 ikastaro.

Gero eta garrantzi handiagoa du etengabeko prestakuntzak. Izan ere, euskal enpresa-sarearen ustetan langileak dira bere ahalmenik behinena, eta, lehiakorrak izango badira, kualifikatuta, motibatuta eta eguneratuta egon behar dute haiek.

Aurretiko izen-ematea egiteko, jo ezazu erantsitako programazioaren barruko prestakuntza-ekintzari dagokion inprimakira, edo jarri gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetan: 943 59 05 57.

https://www.lasalleberrozpe.eus/web/eu/ikastaroenprogramazioa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!