La Salle Berrozpe Ikastetxeak Profesionaltasun Ziurtagiriaren lehen C gradua eskainiko du datorren ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2026ko uztailaren 22a

La Salle Berrozpe Ikastetxeak Profesionaltasun Ziurtagiriaren lehen C gradua eskainiko du datorren ikasturtean —lehen, Lanbidek ematen zuen—. Graduok 18 urtetik gorako edozein pertsonarentzat dira, eta ez da beharrezkoa aurretik titulurik izatea. 

Hain zuzen ere, C gradua eskaintza partzial eta metagarria da, hainbat lanbide-moduluk osatua. Moduluok oso preziatuak dira lan-merkatuan, eta Profesionaltasun Ziurtagiria lortzen lagunduko dizute. Jardunean nahiz langabezian dauden pertsonentzako prestakuntza ofizialak dira. Lanbide-gaitasun espezifikoak lortzera bideratuta daude eta aintzatetsitako tituluak eskaintzen dituzte.

Zehazki, La Salle Berrozpen C graduko «Fabrikazio mekanikoko mekanizazio- eta konformazio-prozedurak eta prozedura bereziak gauzatzea» ikastaroa, 768 ordukoa, emango da irailaren erdialdetik aurrera. Titulua lortzeko, eskaintzako lanbide-modulu guztiak burutu behar dira. La Salle Berrozpek emango duen C graduaren kasuan, ikasleek lau modulu hauek gainditu beharko
dituzte: 

Mekanizazio-prozesuak (165 ordu)
Urraduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa
(210 ordu)
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa (363 ordu)
Laneko arriskuen prebentzioa (30 ordu)

Gainera, barne hartzen ditu 176 prestakuntza-ordu sektoreko inguruko enpresetan (praktikak enpresetan). Gaindituz gero, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute ikasleek. C gradu hori egiteak eta gainditzeak gizarte- eta prestakuntza- errotzea eskatzeko ere balio du. Interesdunek uztailetik aurrera eman dezakete izena LANBINDEren https://shorturl.at/nIQ0C webgunean edo ikastetxearen www.lasalleberrozpe.eus webguneko inprimakian. Informazio gehiagorako, deitu 943 590 557 telefono-zenbakira 09:00etatik 13:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!