Escape room bat ikastolan antolatzea ez da kasualidadea izan. Bigarren ebaluazio honetan zehar, selektibitaterako ikasi behar duten obra bat landu dute Lenguako ikasgaian, La casa de Bernarda Alba, alegia. Escape rooma obra horretan oinarrituta zegoen eta, hortaz, aukera ezin hobea zuten ikasleek antzezlanaren parte izateko era alternatibo batean.
Esan bezala, ordu erdi zuten ikasleek, aurkitzen zituzten pisten laguntzaz, Adela (Bernarda Albaren alabarik bihurriEna) salbatzeko. Bi taldek baino ez zuten lortu zehaztutako denbora horretan helburua lortzea.
Aurreneko taldeko kideek – Peru Alkain, Iker Uria, Nora Mendizabal, Unai Pernas, Ander Eizagirre eta Jokin Jauregi – 29 minutu eta 16 segundu behar izan zituzten gelatik ateratzeko.
Bigarren taldeak, aldiz, azkarrago lortu zuen helburua, 27 minutu eta 54 segundu, hain zuzen. Hauek oso zentratuta hasi zuten euren lana eta ez zuten kontzentrazioa galdu.
Maialen Igarategi, Izaro Mikelarena, Aner Nieto eta Jon Goenaga izan ziren talde lehiakor honen kide.
Dena den, helburua lortzea zaila bada ere, escape room batean talde kohesioa ezinbestekoa da helburua lortu ahal izateko. Taldekideen arteko konfiantza eta komunikazioa oso garrantzitsuak dira, aurrera egitea lortu nahi bada. Hori dela eta, ordu erdi horretan gainontzeko taldeek Adelari laguntzea lortu ez bazuten ere, gehiengoek lan-talde bikainak zirela erakutsi zuten. Eta seguruenik, oraindik garrantzitsuagoa den zerbait ere onartu zuten ikasle guztiek: oso ondo pasa zutela!
Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.