SANTA KRUTZAK 2021 ANDOAINGO IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2021ko api. 30a, 19:25

Gaur goizean eta arratsaldean, sekulako danbor hotsa entzun al duzue? Bai, bai, Ikastolako ikasleak ziren! Aurtengoan Santa Krutzak ospatuko ez diren arren, ikasleek gure herrian hain maiteak diren festa hauei keinu bat eginaz danborradari eutsi diote.

Egungo egoerak eskatzen dituen neurriak errespetatuz, bai Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere neska-mutilek danborra gogotsu jo dute. Ea hurrengo urtean danborradaz gain, Santa Krutzetako festetaz gozatzeko aukera dugun! Gora Santa Krutzak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!