IKASTOLAKO ABESTIA

Aita Larramendi Ikastolak erronka berri bati helduko dio; Ikastolako Abestia sortuko du. Horretarako abestia sortzeko prozesua ireki da. Abenduaren 3an, Xabier Egunean, ikastolako abestia plazaratu nahi da.

 

Horretan parte hartzeko, hainbat deialdi jarriko dira martxan:

  1. Deialdia-Melodia sortzea: Ikastolako abestiaren melodia eta doinua sortzeko boluntarioak lortu nahi dira. Melodiaren sorkuntzan parte hartu nahi dutenek, ekainaren 25a baino lehen izena eman dezakete hementxe: KLIK HEMEN. Uda osoa izango duzue musika sortzeko.
  2. Deialdia-Musika instrumentuak: Irailean zehar, musika instrumentuekin abestia jotzeko boluntarioak elkartzeko dei berri bat jasoko duzue.
  3. Deialdia-Letra: Irailean zehar jasoko duzue abestiaren letra sortzeko deialdia.
  4. Deialdia-Koreografia: Azaroan zehar deialdi hau irekiko dugu. Azken honetan, koreografia sortzeko boluntarioak lortu nahiko dira.

Beraz, ikastolako abestia sortzeko prozesua martxan jarri da. Guztion partaidetzarekin denona sentituko dugun abestia sortzea da helburua, bakoitzak duenetik eskainiz. Animatu!

Zalantzaren bat izanez gero, jarri Ikastolarekin harremanetan:

andoain@ikastola.eus

Eskerrik asko guztioi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!