Buru osasun onak haurtzaroan eta nerabezaroan izan behar ditu oinarriak. Etapa horiei dagozkien beharrak landu nahi izan dira programaren bitartez, buru nahasmenduak prebenitu edota egoki kudeatzeko heziketa ezinbesteko tresna baita.
Saio hauen helburua buru osasuna zaintzearen garrantziari buruzko informazio eguneratua ematea, osasun mentaleko arazoen seinale goiztiarrak identifikatzen jakitea eta estigmaren arrastoak murriztea izan da (buru osasun arazoen ikuspegi errealistak aurkeztuz, esterotipoetatik at).
Aipatu beharra dago harrera oso ona izan duela tailer honek ikasleen artean eta onartu dute buru osasunaren garrantziaz jabetzen hasi direla.