EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA HERRIAN

Aurten bai, lau urtetako nahi eta ezinak alboratuz, lortu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna kalean ospatzea. Azken urte gorabeheratsuetan hainbat saiakera egin ondoren, berriz ere Zumea plaza bete zen euskararen aldeko jaian.

Eguerdiko hamabietan abiatu zen kalejira jendetsua Juanita Alkain plazatik. Txalapartariek ongietorria eman zien Zumeara iritsi ahala. Ondoren bertaratutako ikasle, guraso, ikasle-ohi eta langileak dantzan jarri zituzten LH 5-6ko ikasleek Euskaraldiaren amaierari keinu bat eginez.

 Batxillergoko seikote batek ukitu goxoa eman zion ekitaldiari haien ahots ederrekin kantatutako abestiekin. Ondoren, aurten sortutako Ikastolako kantu berria dantzatu zuten Lehen Hezkuntza 5-6ko ikasleek.

 Argitxok ere ez zuen festa galdu izan nahi eta leiho batetik kuku bat egin zuen txikienek goxoki artean agurtzen zuten bitartean.

 Bukatzeko, Elektropottotte elektrotxarangak girotuta jolas musikatuak egin ziren giro apartean. Amaiera ederra urte batzuen ondoren berriz itzultzea lortu duen festa honentzat, eta gainera Euskararen egunean bertan ospatua. Hurrengo urtean berriz, talo eta guzti!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!