IKASTOLAREN ABESTIAREN BIDEOA

Ikastolaren abestia egiteko nolabaiteko kilimak sentitu genituen gure sabelean eta guk kasu egin. Parte hartze prozesu zabal bat jarri genuen martxan: abestiaren melodia aukeratu, melodiari forma eman, letra sortu, musikari heldu zein txikiekin estudioan grabatu, dantzaren koreografia sortu, ikasle txikienetatik hasi eta zaharrenetara bitarte hau grabatu…

Eta ttak! Hemen da Ikastolaren abestiaren bideoa. Ikusteko irrikaz zaudetela? Bada, hementxe duzue, labetik atera berria. Gozatu!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!