Hori gutxi balitz, Matematikan hainbat ikerketa proposatu dizkie liburuak eta halaxe dabiltza hortzei buruz makina bat gauza ikasten. Esne-hortzak ezagutu dituzte, eta bakoitzari zenbat erori zaizkion kontatzen aritu dira. Batek edo bestek txantxarren bat izan duela ere aitortu du!!
Horrenbestez aitzakia ezin hobea izan dute 1.mailako bi ikasleren ama eta dentista den Olatz Telletxearen bisita jasotzeko. Hortzei buruzko azalpen zehatzak eman dizkie eta bereziki nola garbitu behar dituzten azaldu du hiru geletan. Bakoitzak bere hortzetako eskuila eskuan hartuta erne entzun dituzte Olatzen argibideak eta izugarri ikasi dute.
Eskerrik asko Olatz, etxekoen ekarpenak aberasgarriak dira beti.