Horregatik guztiagatik, Ikastolako langile, familia eta ikasleek arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta hegaluzea zein sardinak oliotan ekarri dituzte janari hauek Sahararaino irits daitezen. Udaleko langileak Ikastolara kamioiarekin iritsi zirenean, ikasleek poz-pozik utzi zituzten janariz betetako poltsa guztiak bertan, eta kamioiak bete-bete eginda joan ziren.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!