KULTUR ANIZTASUNAREN EGUNA BAZKARDON

Maiatzaren 21ean Txistokin Kultura Aniztasunaren Nazioarteko eguna ospatu zen eta Bazkardora ere iritsi da egun horren ospakizuna.

Bazkardoko ikasleen artean hainbat jatorri ezberdinetako ikasle eta familiak daude (adibidez, Marokokoak, Bulgariakoak, Hondurasekoak…). Aniztasun aberasgarri horren erakusle Bazkardoko frontoi ondoan munduko mapa bat jarri eta bertan ikasleen jatorri desberdinak gometsa bidez adierazi dituzte eta baita beraien hizkuntzan hitzak itsasi ere.

Horretaz gain, ikasleek ikastolako familia batzuei esker, bi ipuin hizkuntza ezberdinetan entzuteko aukera izan dute. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei! Zein aberasgarria den Ikastolan ere horrelako aniztasunaz gozatzea!

“ Aniztasuna erein, aberastasunez hezi, bizipozez bizi “

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!