Eguerdiko 14:00tan ireki zen bazkariko karpa eta arratsaldeko 18:30etan amaitu genuen bazkariko mahai eta aulkiak denon artean jasotzen.
Horretaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4ko ikasleek bingo musikatua antolatu zuten; bingo berezi honek giro aparta sortu zuen bazkarian zeuden pertsonen artean. Ospakizunarekin amaitzeko, Josu Lekuonak eta bere musika taldeak euskal abestiak jo zituzten denon alaitasunerako.
Oso giro ona sortu zen Goiko Plazan. Azaroan zehar ospakizunarekin jarraituz, ekitaldi ezberdinak izango ditugu.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.