Tapoiak berrerabiliz eserlekuak lortu

Plastikozko tapoi-hondakinak erabiliz Ikastolaren Txistokiko harmailetarako eserlekuak lortu ditugu.


Gure Ikastolak jasangarritasunarekin duen konpromezuari jarraituz, ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektu honetan Ikastolaren komunitate osoa murgildu du. Andoaingo Ekomodo enpresaren lankidetzaren bitartez Ikastolan bildutako plastikozko tapoiak eserlekutan bihurtu dira.

Proiektu hau Foru Aldundiak saritu du diru laguntza batekin. Tapoiak biltzen jarraitzen dugu hurrengo deialditan erabiltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!