Euskal Herriko kasuan, osasun zerbitzuan, hezkuntzan edota bestelako zerbitzuetan lan egiten duten familia kideei galdera ugari egiteko aukera izan dute. Senegaleko errealitatea ezagutzeko berriz, interneteko iturri ezberdinetako informazioa biltzeaz gain, Ikastolako guraso den Ahmadou senegaldarraren ahotik bere bizipenak entzuteko aukera paregabea izan dute.
Honela, gure ikasleek kazetari profesionalen antzera galdera ezberdinak prestatu dituzte eta garapen bidean dagoen herrialdearen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute.