Hitzaldirako gonbidapena

Ikastolak, seme-alaben heziketa prozesuan familiek izaten dituzten kezka eta interesak abiapuntu hartuta, Familia Eskola antolatzen du urtero. Aurten ere egitarau oparoa antolatu du albiste honen bidez bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu 0-6 urte bitarteko familiak.

Zehazki, hitzaldiak honako dilema hau izango du ardatz: “Haurraren garapenean pardela eta txupetearen gorabeherak: helduaren ardura horretan” eta edukiak ondorengo hauek izango dira:

- Atxikimendua eta banaketa prozesuak: "handia izan nahi dut".

- Pardela, txupetea eta haurraren autonomia.

- Helduaren jarrerak eta jokabideak pardela eta txupetea uzteko ibilbidean.

Azaroaren 13an, asteazkena. Ikastolako Juanita Alkain eraikinean, HH 3ko espazioan, 17:00etatik 18:30era izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, izen-ematea egiteko jarraian duzuen helbidean egin KLIK.

Anima zaitez!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!