Trikitilari, panderojole eta buruhandiek girotutako kalejirarekin abiatu ginen Juanita Alkain plazatik Zumearaino. Bertan, ekitaldi zoragarria izan genuen txalapartari, dantzari eta musikariekin. Gainera, goiza borobiltzeko jolas ezberdinez gozatzeko eta taloak jateko aukera ere izan genuen.
Eta nola ez, gure lagun maite den Argitxo ere festan izan genuen. Euskara plazara!