On Joxe Migel Barandiaran ezagutuz bisita berezia ikastolan

Aste honetan bisita berezia izan dute DBH 2. mailako ikasleek. Izan ere, On Joxe Migel Barandiaran nor izan zen, zer ekarpen egin dizkion euskal kulturari eta euskarari gertutik ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. 

Horretarako gaian oso jantziak diren hiru pertsona  aurrez aurre ezagutzeko parada izan dute: Joxe Migel de Barandiaran Fundazioko lehendakaria den Abel Ariznabarreta, Joxe Migel Barandiaran Katedrako zuzendaria den Joxean Mujika eta Historian doktorea den Erik Arevalo. Horien eskutik ikasleek euskararen eta euskal kulturaren zatitxo bat jasotzeko aukera izan dute. Bide batez, Barandiaranek bildutako Torto, Marimunduko, Martin Txiki, … bezalako pertsonaia mitologikoen ezagutza gaztetxoen oroimenean gordetzeaz gain, zabaltzea xede duen proiektua martxan jarri dute.

Beraz, On Joxe Migel Barandiaranek ikerketa lerro izan zituen Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala eta Mitologia bezalako hitz handiak ikasleei modu xumean gerturatu dizkiete, proiektuaren helburua bere izena eta izana bultzatzea  baita. Transmisioak duen garrantzia erdigunean jartzeagatik, eskerrik asko!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!