Azalpen nahiz solasaldiaren bitartez, gaixotasun horietara nola iritsi litekeen gertutik ezagutu ahal izan zuten. Gainera, lau gaixoren testigantza gordin bezain gogorrak entzuteko aukera ere izan zuten, bai droga kontsumoak zein ikasketak estuegi hartu izanak zein egoeratara eraman dezakeen pertsona ikusiz. Eskizofrenia edoeta brote psikotikoen ondorioak ere azaldu zitzaizkien. Gehiegizko menpekotasunak nora eraman dezaken edonor edoeta norberak pentsa dezakeen ustezko kontrola nola ez den existitzen.
Bizitza etengabe erabakiak hartzean oinarritzen denez, erabakiak hartu aurretik ondo pentsatzea, hausnartzea nahiz izan ditzaketen ondorioei erreparatzea zein garrantzitsua den azpimarratu zuten. Izan ere, aske gara hainbat erabaki hartzeko baina erabaki horiek konszienteki hartzen al ditugu?
Esperientzia gogorra izanagatik ere, oso interesgarritzat jo dute ikasle nahiz irakasleek informazio guzti hau jaso izana oso modu soil eta xumean. Jakin badakigu zenbait errealitate ezagutzeak deseroso jartzen gaituela, barrua mugiarazten digutela, baina hala eta guztiz ere, ezagutu beharra dagoela, norberak bere bizitzaren lorratzak konszienteago hartu ahal izateko.